Domekatik desagertuta zegoen Ortuellako mendizalea hilik topatu zuen erreskate taldeak atzo, gailurretik gertu dagoen ertz batean. Ertzaintzaren lehenengo hipotesien arabera, hamabost metroan behera jausi zen 37 urteko gizona.
Gorpua helikopteroz atera behar izan zuten, erreskaterako inguru zailean zegoen-eta, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez. Familiak astelehen goizean salatu zuen desagertzea. Domekan joan zen mendi ibilaldi bat egitera, eta ez zen gehiago etxera bueltatu. Harrezkero, 80 lagun inguruk jardun dute bere bila, larrialdi zerbitzuetakoek zein bolondresek.