Topagunearen urteko batzarra

Anboto 2009ko api. 16a, 12:22

Dagoeneko 93 elkarte batzen dituen Topagunea euskara elkarteen federazioak Zuzendaritza Batzordea berriztatu du azken urteko asanbladan.

Dagoeneko 93 elkarte batzen dituen Topagunea euskara elkarteen federazioak Zuzendaritza Batzordea berriztatu du azken urteko asanbladan.

Berbaro elkarteko Nahia Zarzosa eta langileen ordezkari barri Amaia Alberdik jardungo dute aurrerantzean Ione Narbaizaren (Berbaro) eta Urko Aristi (Mailope) eta Aritza Escandón-en ordez. Topagunearen lehendakari Karmen Irizarrek jarraituko du beste hiru urtean. Besteak beste, komunitate linguistikoan euskara elkarteek duten papera aztertzeko eztabaida abiatzea erabaki zuten urteko batzarrean; hiru urte iraungo duen eztabaida izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!