Arduren banaketa bideratuko dauen akordioa eskatu dute

Anboto 2009ko mar. 27a, 12:42

Ezker abertzaleko zinegotziek salatu dutenez, Abadiñoko Independenteak bakarka dabiltza gobernatzen eta “gehiengoa behar dutenean baino ez dira zuzentzen gainerako udal ordezkariengana”. Ildo horretatik, udal arduren banaketa ekarriko lukeen gobernu akordioa bideratzen hasteko deia egin diete Independenteei: “Modu publiko eta irekian elkarlanerako aukera eskaintzen diegu”, azaldu zuen asteazkeneko prentsaurrekoan Araitz Basauri zinegotziak.

Agintaldia hasi zenetik joan diren urte biak “argigarriak” ei dira, Independenteek udal dinamika “zenbateraino mugatu” duten ikusteko: “Eurentzat hartu dituzte alkatetza, bi alkateordetzak, Gobernu Batzordeko kide guztiak eta Udalean dauden bederatzi batzorde informatiboetako presidentetzak”. Udal erabakigune guztiak “talde bakarraren esku” daudela salatu zuten, azken 30 urteetan Abadiñon ez dela horrelakorik gertatu gogoratuz: “Hauteskundeen ondoren, malgutasunez eta zabal ahalegindu ginen negoziatzen, baina ezetz esan eta ate guztiak itxi zizkiguten”.

Ezker abertzaleko zinegotzien iritziz, “hainbat dira Udalean funtzionatzen ez duten arloak”. Udal aurrekontuekin gertatzen dabilena jarri zuten adibide moduan. Bigarren urtez jarraian, aurrekontuak  luzatu egin behar izan dituztela aipatu zuen: “Indarrean dauden aurrekontuak aurreko legegintzaldian EAJ, EA eta EB hirukoteak onartu eta oinordetzan utzitakoak dira. Tristea da, baina aurreko legegintzaldian onartzen ez zituzten partidak eta zenbakiak kudeatzen dabiltza eurak orain”.

Egoera gainditu nahian

“Baztertzailea” deritzen dinamikari ez dietela zilegitasunik eskainiko azaldu dute, eta gaur egungo egoera hori gainditzeko borondatea erakutsi. Horrela, datozen urte bietarako herri dinamika “parte-hartzaileagoa, aktiboagoa eta ordezkaritza zabalagoa izango duena” sustatu nahi dute.

Horrela erabakiz gero, batzordeen eraketa aldatzeko juridikoki ez litzatekela arazorik egongo adierazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!