Elkarteen erregistroan martxoan izena eman duen elkartea da astelehenean Errotan aurkeztu duten Danon Artien. Abadiñoko alargun eta aldendutako emakumeen jagole eta laguntzaile izateko osatu dute elkartea, Arantza Aranburu presidenteak azaldu duenez, emakume abadinarrentzako “elkarren sostengurako” gune izan dadin lortu nahi dute.

Heriotza edo banaketa medio bikotea galdu eta zailtasun ekonomikoak zein bestelakoak bizi dituzten emakumeak dira elkarte honetan batu gura dituztenak. Eratu berri den elkartean, Abadiñon bizi diren 25 bat emakumek eman du izena dagoeneko. Herriko alargun guztiei egin diete deialdia, emakume zein gizon, Danon Artienen batzeko.