Traña-Matienako eskoletako Bigarren Hezkuntzako Guraso Elkarteak eskatutako diru-laguntzak ika-mika sortu du EBren eta Independenteen artean. Ezker Batuak, prentsa-ohar bitartez jakitera eman duenez, iazko urrian Guraso Elkarteak 2008-2009 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetarako eta laguntza psikologikorako diru-laguntza eskatzeko proiektua aurkeztu zuen. Azaldu dutenez, “hilabete batzuk geroago, diru-atal hori kobratu ez zutenez, alkatetzari horren ardura hartzeko eskatu zioten”. Martxoaren 6an gai horren inguruan berba egiteko berriro alkatearekin batzartu zirela ere badio Abadiñoko EBko ordezkariak. Kritika horri erantzunez, Independenteek akats administratibo bat gertatu dela argitu gura izan dute. Alkatetzan dagoen alderdiaren aburuz, EBko “pertsona horrek” eskolak erabili gura ditu Gobernu Taldea kritikatu eta desprestigiatzeko.
Elkar kritikatuz
Independenteen eta Ezker Batuakoen arteko tirabirak ez dira Guraso Elkartearen jardunera mugatzen. EBko ordezkariak dioenez, “ikastetxera bideratutako 136.000 euroko diru-atala beste norabaitera zuzendu dutela susmatzen dugu”. Legegintzaldi osoan Matienako ikastetxean ez dela “ezelako obrarik” egin azpimarratu du, eta, horretara, “hobekuntzak egiteko aukera” galdu dela. “2007an jolas-gunea egokitzeko 36.000 euro aurreikusita zeuden arren, oraindik obra hori egin barik dago”, salatu du EBk. Independenteen jarrera “ardurabakoa” eta “agintzailea” dela deritzo, “kontuan izanda oposizioan eta Gobernuan zelan jokatzen duten".
Ezker Batuko ordezkariak gai horri buruz “horrela” berba egitea “zinikoa” dela deritzo Gobernu Taldeak. Lau urtean gehiengo osoarekin gobernuan egonda ez zuela hitza bete salatu dute. Aurreko legegintzaldian EBk “eskoletan hartutako konpromisoa” ez zuela bete gogorarazi dute, eta orain Independenteei gelditu zaien herentzia azpiegitura zaharkitu bat dela.