Rothenberger enpresak Abadiño eta Gasteizen dituzten lantokietan dihardutrn 211 langileengan eragingo duen enplegu-erregulazio espedientea eskatu du, datozen sei hilean asteko egun bitan kontratua etetea planteatuz.
Horrela jakin eragin du CCOO sindikatuak. Iturgintza profesionalerako esku erremintak fabrikatzen ditu enpresa alemaniarrak.
Denera, 283 beharginek dihardute Abadiñon (mekanizatua) eta Gasteizen (forja eta galdaketa), eta zuzendaritzak enplegu erregulazioa eskatzeko “krisiaren eraginez salmentak %50 inguru jaitsi” direla arrazoitu du. CCOOk proposatuta espedientea negoziatzea berretsi du lan-taldeak, asanbladan. ELA, UGT eta USO ere bat etorri dira.
“Langileei babes guztiak emango dizkien akordioa” lortzeko aginduarekin doa negoziaziora Euskadiko CCOOko Minerometalurgia Federazioa. Ildo horretan, “erregulazio espedientearen epe eta zifretan zorroztasuna” eskatuko diote enpresari, eta langileen “soldatak osatu daitezela, ekonomikoki galtzen irten ez daitezen”. Euskadiko enpresek azkenaldian Txinako hornitzaileei eskatutako lan-zama berreskuratu dezaten ere eskatuko diote zuzendaritzari, azaldu dutenez.