EBk Guraso Elkartearentzako diru-laguntza eskatu du

Anboto 2009ko mar. 17a, 18:17

Traña-Matienako eskoletako Bigarren Hezkuntzako Guraso Elkarteak eskatutako diru-laguntzagaz Independenteek duten jarrera salatu du Ezker Batuak, prentsa-ohar bitartez. Idatzian jakitera eman dutenez, iazko urrian Guraso Elkarteak 2008-2009 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzetarako eta laguntza psikologikorako diru-laguntza eskatzeko proiektua aurkeztu zuen. Azaldu dutenez, “hilabete batzuk geroago, diru-atal hori kobratu ez zutenez, alkatetzari horren ardura hartzeko eskatu zioten”. Martxoaren 6an gai horren inguruan berba egiteko berriro alkatearekin batzartu zirela ere badiote Abadiñoko EBko ordezkariek.

134.000 euro
Urtarrileko udalbatzarrean oposizioak alkateari egindako galdera bat gogorarazi du Ezker Batuak: “Justifikatu barik dagoen 134.000 euroko diru-atala zertan den galdetu zioten alkateari, eta betiko legez ez zuen erantzun”. Ezker Batuakoek diotenez, “ikastetxera bideratutako dirua beste norabaitera zuzendu dutela susmatzen dugu”.

Legegintzaldi osoan Matienako ikastetxean ez dela “ezelako obrarik” egin  azpimarratu dute, eta, horretara, “hobekuntzak egiteko aukera” galdu dela. “2007an jolas-gunea egokitzeko 36.000 euro aurreikusita zeuden arren, oraindik obra hori egin barik dago”, kritikatu du EBk. Independenteen jarrera “ardurabakoa” eta “agintzailea” dela deritzoe “kontuan izanda oposizioan eta Gobernuan zelan jokatzen daben”. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!