Urtarrileko haizeteak Astolako igerilekuan eragin zituen kalteak konpontzen hilabete eman osatean, martxoaren 2an zabalduko dituztela aurreratu du Udalak.
Estalkia eta alboetako estalkia apurtu zituen urtarrilaren 23an izan zen haizeteak, eta lanek iraun duten artean itxita egon da Astolako igerilekua. Elorrioko Udalagaz lotutako akordioaren arabera, alboko herrian izan dute abonatuen ordezko zerbitzua.