Olioa jasotzeko hondakindegiak ipiniko dituzte

Anboto 2009ko ots. 26a, 13:33

Orain arte hilero Abadiñora etxean sortutako olio hondakinak jasotzera kamioaren ordez, hondakindegi finkoak ipiniko dituzte.

Orain arte hilero Abadiñora etxean sortutako olio hondakinak jasotzera kamioaren ordez, hondakindegi finkoak ipiniko dituzte.

Etxeko olio hondakinak bildu eta birziklatzeko, herriko lau gunetan kokatuko dituzten hondakindegiak izango dituzte herritarrek erabilgarri.

Matienan Traña Barren etorbidean (elizaren ondoan) eta Erezena kalean izango dira olioa jasotzeko hondakidegiak, eta baita Zelaietako Zeletabe kalean eta Muntsaratzeko Andra Mari kalean ere bai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!