Joan zen zapatuan Durangoko kaleak zeharkatu zituen protesta ekitaldiaren bidez "otsailaren 21ean obrak hasi direla" salatu nahi izan zuen AHT Gelditu! Elkarlanak. Manifestariek Durangoko Udalaren jarrera kritikatu zuten "proiektu osoan bezala orain ere ezkutuan jokatzeagatik eta herritarrei ezer ez esateagatik".
Manifestazioaren amaieran egindako adierazpenetan gaineratu zutenez, ulergaitza irizten diote krisi sasoian Durangaldeko 24 enpresetan lan-erregulazio espedienteak zabalduta eta 7.000 langabetutik gora daudenean gobernuak "alferrikako gastua egitea langileon diruarekin". "Obraren ezugarriak argi izan barik" lanekin zelan hasi diren ere galdetzen du Elkarlanak. Datorren zapatuan, otsailaren 28an, mendi martxa antolatuko dute "kaltetutako lurrak ikusteko". Goizeko 10:00etan Andra Mariko elizpean jarri dute hitzordua.