Urte bi barru Iurretatik Ermura doan tartean bi erreia barik hiru izango ei ditu A-8 autobideak. Alboetan Gerediaga auzoa izango dute lanok. Datozen urteetan, Abadiñoko inguru hori komunikazio sarearen gune estrategiko bilakatuko duten Lebarioko trenaren kotxerak, autopistaren bidesariak zein biribilguneak eta etorkizuneko Durango-Beasain autobidea be egingo dituzte auzo horretan. Ondorioz, auzoaren izaera bera, paisaia eta bizi-kalitatea kaltetuta aterako dela uste dute auzotarrek. Gai honetan izan duten informazio falta salatu dute Gerediagako bizilagunek. Desjabetzak ere egingo dituzte.
Hondakindegia
Garain egingo duten hondakindegira bidean bi urtetan zehar egunero 300 kamioi baino gehiagok zeharkatuko dute Gerediaga auzoa. Auzokideek jasangaitzak izango direla uste dute horrek guztiak eragingo dituen zarata, zikinkeria eta trafikoa. Faltan botatzen dute hondakindegiaren kokapena justifikatuko lukeen azterketa.
Irtenbideak bilatu guran, Garaiko eta Abadiñoko udal ordezkariekin hainbat bilera egin dituzte. Joan zen astean bertan, auzokideak eta bi Udaletako ordezkariak Aldundiarekin batzartu ziren. Hondakindegiaren kokapena berraztertzeari ezezko borobila eman zion Aldundiak. Abadiñoko EAJk Garaira doan BI-3341 errepidetik barik kamioiak auzoko landak zeharkatuko lituzkeen bide berri batetik pasatzea proposatu zuen, lanak amaitzerakoan ostera ere landa berreskuratzeko. Batzar horretan esandakoaren arabera, Aldundiak espaloia eraikitzeko asmoa dauka Esterripatik Garairaino.