Astolako igerilekua, itxita

Anboto 2009ko urt. 28a, 09:00

Estalkiaren zati bat, eta kristalezkoa den igerilekuko alboko horma apurtu zituen haizeak.

Iragan asteburuan izan zen haizeteak eragindako kalteak konpontzen dituzten artean itxita egongo da Astolako igerilekua. Udaleko teknikariak egin beharrako konponketen iraupena zehazteko lanean dabiltzala, eta itxiera zenbat denborakoa izango den ezin dutela jakin azaldu du Jose Luis Navarro alkateak, nahiz, “aste edo hilabeteetako kontuan izango dela” uste duela ere aipatu duen. Bando baten bitarteaz eman du itxieraren berri asteon Udalak.

Asteburuan indartsuen Euskal Herriko kostaldea astindu zuen haizeteak eskualdean izan dituen ondorioetako bat da Astolako igerilekukoa: azaldu diguteenez, estalkiaren zati bat, eta kristalezkoa den igerilekuko alboko horma apurtu zituen haizeak.

Astolako kirolguneko gainontzeko zerbitzuak martxan daude, eta gobernu taldeak nabarmendu du, ahalbait arinen izango dela igerilekua ere herritarrendako erabilgarri. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!