Gobernu Taldearen aurreikupenen arabera, Tornosolo trinketearen ondoko lursailean eraikiko dute zaharren egoitza, lehenago babeseko etxebizitzak eraikitzera bideratzekoa zen jabetza publikoko lursailean. Bertan, asteon Navarro alkate indenpendienteak zabaldu duenez, Abadiñoko Udalaren kargu joango da egoitza hartuko duen eraikina altxatzearen kostua, eta baita bertara ura eta saneamendua helarazoteak dakarrena ere.
Zamudiokoa eredu
Eraikinak zer baldintza eta ezaugarri izango dituen finkatzeko, Udaleko eta Aldundiko teknikariak azterketa burutzen dabiltzala azaldu digute. Tornosolo trinketearen ondoko lursailean eraikiko duten zaharren egoitza egiteko, eredu moduan orain dela gutxi Zamudion zabaldu dutena hartu dutela azaldu du Navarrok.
Durangaldeko nagusiak hartuko dituen zaharren egoitza ere, Zamudiokoa lez, “behar besteko zabala, modernoa eta baliabide nahikokoa” izatea helburu dutela nabarmendu du Jose Luis Navarro alkateak. Eskualde guztiari zerbitzua emango dion zaharren etxea izango dela ere azpimarratu gura izan du, Abadiñoko herritarrekin bakarrik ez dira-eta beteko aurreikusten dituzten ehundik gora plazak.

Navarrok dioenez, zahar etxearen gestioa Bizkaiko Aldundiaren esku izango den arren, bere taldearen helburua “zaharren egoitzan beharrean arituko diren langileak abadiñarrak izan daitezela” ziurtatzea izango da.
Urrian, udalbatzarrera “urgentziazko gai” lez eraman zuen oposizioko talde jeltzaleak nagusien egoitza bertan eraikitzeko lursaila Udalak utzi zezan eskaria. Durangaldean biztanleko dagoen nagusiendako egoitzako plaza kopuru murritza handitzeko helburuarekin eraikitzeko asmoa du Aldundiak nagusiendako egoitza, eta Abadiñon egin zezela ziurtatzea zeukan mozioak helburu, udalbatzar hartan azaldu zutenez.
Jabetza publikoko lursaila Bizkaiko Aldundiaren esku iztea EAJ eta indepedienteen aldeko botoekin onartu zuten, eta kontrako botua eman zuten ezker abertzaleko lau zinegotziek. Udalbatzarreko aipatutako erabakia hartuta, azterketa teknikoak martxan ipintzea izan da, beraz, emandako lehenengo pausua.