San Anton eguna ospatuko dute zapatuan Urkiolan

Anboto 2009ko urt. 15a, 10:41

Baserritarren eta abereen jagole den San Anton Abad gogoratuko dute bihar Urkiolan, usadioari eutsiz ogia ez eze baserriko produktuak ere bedeinkatuz.

Baserritarren eta abereen jagole den San Anton Abad gogoratuko dute bihar Urkiolan, usadioari eutsiz ogia ez eze baserriko produktuak ere bedeinkatuz.

Urkiolako santutegian, 12:00etako meza nagusian ez eze, 13:00etan eta 18:00etan ere izango da ospakizuna. Aurtengo leloa, berriz, Ogia bedeinkatu partekatzeko da. Domekan, errepetizio eguna izango da. Ordu berean izango dira ospakizunak; meza nagusia amaitzean, berriz, dantzariak arituko dira eta San Anton errifa ere egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!