Abadiñoko Errota kultur etxekoan bildu ziren atzo Demokrazia 3.000.000 herri plataforma sostengatuko duten sinadurak eskatzera Otxandio, Durango, Zaldibar, Berriz, Izurtza, Atxondo, Elorrio, Mallabia eta Iurretako ordezkariak.

Ezker abertzaleak, hauteskundeetan egoteko eskubidea dutela nabarmendu dute, eta martxoko hauteskundeei begira sortutako Demokrazia 3.000.000 plataformari bultzada ematera deitu dituzte herritarrak, Oleagaren berbetan, “zero demokraziatik, demokrazia hiru milioira” ailegatzeko. Urtarrilaren 24rako, EAEn jasotako 18.000 sinadura aurkeztu beharko ditu gutxienez, hauteskundeetan zerrenda izateko.
Bizi dugun gatazka, kriminalizazioa eta errepresioa “luzatu” barik, konponbidea bilatzeko, ezinbesteko ikusten dute ezker abertzaleko ordezkariek aldaketa, eta horretarako beharrezko zehaztu dute aldaketa bideratuko duten Durangaldeko herritarren sinadura. Eusko Legebiltzarrerako martxoko hauteskundeetan, “aukera politiko guztiek aukera berdinak izan ditzaten”, Udaletxe eta notaritzetan sinatzera deitu dituzte Durangaldeko herritarrak.
Sinatzeko leku eta ordutegiak
Abadiñon
Udala | Errota kultur etxea | |
Astelehenetik barikura | 09:00-14:00 | 10:00-20:30 |
Zapatuan | 10:00-13:00 | 10:00-13:00 |
Durangon
Udala (Andra Mari) | Notaritza | |
Astelehena | 13:00-14:30 | 10:00-13:00, eta 14:30-18:30 |
Martitzena | 13:00-14:30 | 10:00-13:00, eta 14:30-18:30 |
Eguaztena | 13:00-14:30 | 10:00-13:00, eta 14:30-18:30 |
Eguena | 13:00-14:30 | 10:00-13:00, eta 14:30-18:30 |
Barikua | 13:00-17:30 | X |
Zapatua | 10:00-13:30 | X |
Berrizen (Udaletxean)
Urtarrilaren 14, 15, 16, 19, 21, 22, eta 23an | Urtarrilaren 20an | Urtarrilaren 24an |
10:00-14:00 | 10:00-14:00 eta 18:00-20:00 | 10:00-13:00 |
Zaldibarren (Udaletxean)
Astelehenetik barikura | 8:30-15:00 |
Zapatuetan | 8:30-13:00 |
Elorrion
Urtarrilaren 20tik 24ra Udalean
Astelehenetik barikura | 11.00-13:00 / 17:00-19:30 |
Zapatuan | 11:00-14:30 |