Abadiñoko Independienteen "borondate demokratiko eskasa" salatu du Ezker Batuak

Anboto 2008ko abe. 19a, 09:13

Abenduaren 8an Frantzian atxilotu eta ondoren kartzelaratua izan den Eneko Zarrabeitia abadiñarren eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatuz Abadiñoko Independienteak taldeak eta Basauri, Arkarazo, Frades eta Zarrabeitia zinegotziek kaleratutako bandoaren inguruko idatzia helarazi du Adabiñoko Ezker Batua alderdiak hedabideetara.

Bandoarekin bat egiten duela adierazten du Abadiñoko Ezker Batuak idatzian, eta "preso guztien eskubideak bermatuak izan daitezela eskatzen du" lehenbiziko puntuan. Ondoko puntuan baina, "Abadiñoko Independienteen borondate demokratiko eskasa eta zinismoa" gaitzesten du Ezker Batuak izenpetutako idazkiak, ETAren azken atentatutak ez kondenatzearren.

Nabarmentzen dutenez, hildako bat eragin zuen Santoñako atentatuaren ostean egindako elkarretaratzean alkateak ez zuen parte hartu, eta "Ignacio Uriaren erahilketaren ostean ere ez alkateak ezta Abadaiñoko Independienteak alderdiko inork ez zuen elkarretaratzean parte hartzeko duintasunik. Ezker Batuaren berbetan, "gertaera horiek erakusten dute Talde Independientearen perfil politikoa erakusten dute".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!