Alko Recordeko beharginek enpresak proposatutako erregulazio espedientearen kontrako elkarretaratzeak deitu ditue. Gaur eguerdiko 13:30etik 14:30era enpresa aurrean izango da lehenengo protesta ekitaldia. Bigarrena bihar izango da, leku eta ordu berean.
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, "enpresa honek azken urteotan irabazi handiak izan ditu eta une honetan eskarien beherakada izan duelako halako erabakiak hartzea ez da bidezkoa". 2009an kaleratzerik eta espedienterik ez egotea eskatzen dute sindikatuek. Espedienteak gehien tailerreko beharginei eragiten diela ere salatu dute. ELAko ordezkariek jakitera eman dutenez neurri honek 260 langileri eragingo lieke, urtarriletik ekainerako denbora erdia langabezira bidaliz.