Espetxeratu egin dute Zarrabeitia

Anboto 2008ko abe. 15a, 09:29

Iragan astelehenean Pirinio Garaietan atxilotutako Eneko Zarrabeitia abadiñarra, Aitzol Iriondo eta Aitor Artetxe, espetxeratzeko agindua eman du Laurence Le Vert epaileak, etakideak izatea egotzita.

Iragan astelehenean Pirinio Garaietan atxilotutako Eneko Zarrabeitia abadiñarra, Aitzol Iriondo eta Aitor Artetxe espetxeratzeko agindua eman du Laurence Le Vert epaileak, etakideak izatea egotzita. Abenduaren 8an atxilotu zituzten, eta lau egun izan dituzte Zarrabeitia, Iriondo eta Artetxe inkomunikatuta.

"Helburu terroristak" dituen talde bateko kide izatea, lapurreta, armak erabiltzea eta nortasun agiriak faltsutzea leporatu die fiskalak astelehenean atxilotutako hiru euskal herritarrei.

Eneko Zarrabeitiaren aurkako auzirik ez duenez Espainiako justiziak ez du estradiziorik eskatuko. Aitzol Iriondoren eta Aitor Artetxeren kontra aldiz, zazpi auzibide ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak zabalik, eta biak estraditatzeko eskaera helarazi dio Frantziari.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!