Astelehenean Frantziago Gerde herrian atxilotu zuten Eneko Zarrabeitia herritarraren atxiloketaren aurrean Abadiñoko Independienteek, eta Araitz Basauri, Igor Arkarazo, Maite Frades eta Ramon Zarrabeitia zinegotziek siatutako bandoa kaleratu du Udalak.
Enekoren eskubideak "errespetatu daitezela" eskatzen dute kaleratutako Bando horren lehenbiziko puntuan. Udalak zabaldutako idatzian, "inkomunikazioa kendu, eta konfidantzako abokatua aukeratu eta bere lana bermartua izan dadin" eskatu dute.
Honez gainera, Zarrabeitia Abadiñoko herritarra izanik, Udaleko Gizarte Ongizate Batzorde Informatiboak bere egoeraren jarraipena egingo dutela -"atxilotuta duten bitartean, eta baita kartzelaratua izan ezkero"-, azaltzen dute Bandoan.