Emakumeenganako indarkeria gaitzesteko

Anboto 2008ko aza. 26a, 17:50

Emakumeenganako biolentziaren kontrako aldarriaren oihartzuna zabaldu zuten atzo herriko hainbat gizon ezagunek. Besteak beste, Ustaritz Aldekoa-Otalora eta Ander Iturrazpe futbol jokalariak, Rober Uriarte eta Ander Antxia pilotariak, Mikel Zarrabeitia eta David Etxebarria txirrindulariek, Edu Mendizabal eta sokatira talde osoak, Aitor Martinez moto gidariak eta Muted taldeko Edu Perez musikariak egin zuten bat biolentzia matxistaren gaitzespen publikoarekin.

Azaroaren 25ean, Errota kultur etxean bilduta, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna dela-eta Abadiñon antolatutako kanpainaren eta ekitaldien berri eman dute bertaratutako herritar guztien babesarekin.

Bardintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra Jaurlaritzak sustatutako ‘Gizonduz’ agiria sinatu dute aipatutako herriko gizon ezagunek, eta gonbita luzatu diete herriko gizonezko denei beste horrenbeste egin dezaten. Indarkeria salatu zuten guztiek talde argazkia egin zuten ondoren.

Azaroaren 30ean 19:00etan izango den Aurora Beltran musikari nafarraren kantaldiagaz amaituko da indarkeria matxistaren kontra antolatutako egitaraua, baina, tartean, Kalean uso, etxean otso izeneko ikus-entzunezkoa, dantza afrikarrak,  abesti matxisten kontrako Hemen Gauz taldearen ekintza  feminista eta pilota partidu mistoak izango dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!