Igoera orokorrik gabeko tasak

Anboto 2008ko aza. 18a, 09:36

Talde Independienteak proposatu, eta talde horren botuekin onartu zuten azaroaren 17ko ez-ohiko Udalbatzarrean datorren urteko Udaleko tasetan igoera orokorrik ez egitea.

Talde Independienteak proposatu, eta talde horren botuekin onartu zuten azaroaren 17ko ez-ohiko Udalbatzarrean datorren urteko Udaleko tasetan igoera orokorrik ez egitea. Antomio Serrano zinegotziak azaldu zuenez, Udalak herritarrei hainbat zerbitzu eskaintzeagatik herritarrei kobratzen dizkien tasak "egungo egoera ekonomikora eta etorkizunean etorri daitekeenera egokitzea" izan omen da Gobernu Taldearen helburua.

Ezker abertzaleko hiru zinegotzik kontrako botua eman zuten, eta hiru zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren arren, Gobernu Taldeko bost zinegotzien aldeko botuarekin onartu zuten datorren urterako igoera orokorrik jasotzen ez duen proposamena. Salbuespenetariko batzuk, igerilekuak erabiltzeagatiko tasak %4,5 igoko direla, eta zaborren zerbitzugatiko tasa ere %3,5 igoko dela izango da.

Ezker abertzaleak bere partetik, bestelako proposamena ipini du ez-ohiko bilkurako mahai gainean, azaldu dutenez, abiapuntu moduan hartuta, euren berbetan, "Udalaren bilketa ahalmena mantendu beharra dagoela zerbitzu eta laguntzak eskaintzen jarraitu ahal izateko". Iaz, KPIren pareko igoera egin zela tasetan eta familien kontsumo gaitasuna ez zela maila berean igo, eta ezarritako %4ko igoera gehiegizkoa izan zela uste dute. Iazko proposamenari jarraiki, eta azaldu dutenez, "aurten KPI %3,5ekoa izango dela aurreikusita, eta krisi egoeran gaudela kontuan hartuta", iaz igo ziren ordenantzak "konjelatzea", eta gainontzekoei %2ko igoera aplikatzea proposatu dute.

Gobernu Taldearen eta Araitz Basauri zinegotziak egindako ordenantza fiskalak zehazteko proposamenak batzarrean bozkatuta, Talde Independientearenak egin du aurrera, jeltzaleen bozka abstetzioaren aldekoa izan da-eta kasu bietan. Onartutako proposamenari dagokionean, "oinarrizko beharrizanei dagozkien zerbitzuetan igoerak egitea" kritikatu du Marian Larrauri zinegotzi jeltzaleak.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!