Cie Automotivek 43,7 milioi euroko etekin garbia lortu du urteko lehenengo bederatzi hileetan. 2007an tarte horretan irabazi zuenarekin alderatuta, %17,7koa da igoera, Balore Merkatuko Komisio Nazionalak zabaldu duenez.

Automozio sektorea du oraindino jarduera iturri nagusi Durangaldean hainbat lantoki dituen taldeak. Horrela, 932,5 milioi euroko negozio zifra lortu du, %15,8ko hazkundearekin. Negozioaren marjinak hobetzea eta parte-hartze kuota igotzea lortu du. Automozioan esplotazioaren emaitza gordina 144,3 milioitan kokatu da (%23,3 gehiago) eta garbia 88,6 milioi euroan (%29,7 handitu da). Hala ere, automobil produkzioaren narriadurak lantokietan egokitzapenak egitera behartuko duela dio enpresak.
Garatze bidean dauden merkatuetan hartutako lekuagatik ez ei die krisiak hainbeste eragin, Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Tratatuko herrialdeetan eta Europa mendebaldean ibilgailuen produkzioa jaitsi arren. Bioerregaietan 233,3 milioiko salmenta egin du (%51,7 gehiago); 79,6 milioi biodiesel purua izan da.