Abadiñoko Gaztetxeak 10. urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzen dihardu. Joan zen asteburuan “ospakizun eguna” izan zuten eta hurrengo asteotan ere egitarauak aurrera darrai. Azaroaren 15ean Atxondokoekin bi Gaztetxeen lehenengo hamarkada ospatuko dute.
Azaroaren erdi aldera arte barikuro izango da ekitaldiren bat. Azaroaren 8ko Gazte Egunerako DJak, antzerkia eta beste hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Azaroaren 15ean berriz, Atxondokoekin elkartuta ospatuko dute bi Gaztetxeen lehenengo hamarkada.