Hamarkada bete duela ospatuko du Gaztetxeak

Anboto 2008ko urr. 23a, 14:31

Abadiñoko hainbat gaztek Galindez Jauregiaren morroien etxea okupatu zutela hamar urte dira jada, eta Udalarekin “tira-birak” izan arren, egungo hartu-emana “dezentetxoa” dela diote. Hainbat izan dira urteotan antolatutako ekintzak, eta aurrera begira, berriz, “herritar denon etxean adin guztietako abadiñarrentzako erakargarriak diren dinamikak abiatzea” da erronka. Urteurrena azaroaren 14a arte ospatuko dute, luze eta zabal.

Gaur, txupinazoa jaurtiko dute gaztetxekoek, 17:30ean. Gainera, bertaratuko direnek gaztetxeko panelak ikusteko aukera ere izango dute. Ondoren, graffitia margotuko dute panelak ez eze.
Txan magoa dugu barikuan, urriaren 24an, 17:30ean, eta gero dantzariak. Pintxoak 20:00etan, eta Antton bakarlariak jardungo du 22:30ean.

Bizikleta martxa egingo dute zapatuan, hilaren 25ean, 11:00etan, eta 14:30ean bazkaria; ondoren, Martin Gervasoniren bakarrizketa. Familia argazkia 17:30ean, poteoa 19:30ean, eta, 22:00etan, kontzertua: Kez-k, Los impekables eta Tribute to RIP. Jon Plazaolaren bakarrizketa eta su artifizialak izango dira urriaren 26an, AHTaren obretara martxa ez eze.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!