Bizkaiko Aldundiarekin sinatuko duten hitzarmen baten bitartez, Durango eta Matiena, Matiena eta Zelaieta, eta San Blas hotelarenaino doazen errepide zatien jabetza bere gain hartuko du Udalak.
Horrela, aipatutako tarteak hartzen dituzten BI-3333 eta BI-3323 errepideetan lanak egitea jasotzen duen proiektua dauka gobernu taldeak. Ez ohiko plenoan jeltzaleen eta gobernu taldeko zinegotzien botoekin onartu dute.
Guztira, 1.120.000 euroko aurrekontua duten lanak egingo ditueztela aurreratu du Jose Luis Navarro alkateak; biribilgune bi eraikitzea eta zebra-bideak altxatzea, besteak beste. Egitasmoa azaltzeko egindako agerraldian Navarrok esan duenez, Aldundiarekin hitzartutako 3 kilometroko errepide zatia konpontzeko lanak dira egingo dituztenak.
Herria ondo komunikatuta egon bai, baina herrigunetik igarotzen den trafiko kopurua txikitzea dute helburu. Bestalde, Muntsaratz, Zelaieta eta Matiena auzoak lotuko dituen bidegorri baten eraikuntza ere aurreratu dute.