
Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak prentsaurrean adierazi duenez, Mendiola inguruan “geratzen ziren haritzak ezelako ardura barik botatzen dihardue munstroa eraikitzeko”. Lanak amaitzen dituztenean hondakindegia izango den Mendiolako inguruan, naturan eragingo dituzten kalteak ez ezik, herritarren osasunean kutsadura akustikoa eta ondare kulturalarendako kaltea eragingo dutela nabarmendu dute: “350 urte dituen Mendilibar Erdikoa baserrikoek euren etxetik alde egin beharko dute”. Arduratuta agertu dira Elkarlaneko kideak obrak egiten dabiltzan lursailaren ondoan Mendiolako galtzada dagoelako ere, eta obrek kaltetu lezaketelako.