AHTaren aurkako aldarria egin dute 250 lagun inguruk

Anboto 2008ko uzt. 21a, 09:47

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak hasi direla salatzeko 250 lagun inguru batu ziren zapatuan, Abadiñon, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioan. Orain dela 15 egun hasi zituzten lanak Abadiñoko Mendiola auzoan. “Herriaren oihuari entzungor egin eta AHT eraikitzen hasi dira. Abadiño txikitzen hasi dira”, salatu dute antolatzaileek, ohar baten bitartez.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak hasi direla salatzeko 250 lagun inguru batu ziren zapatuan, Abadiñon, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako manifestazioan. Orain dela 15 egun hasi zituzten lanak Abadiñoko Mendiola auzoan. “Herriaren  oihuari entzungor egin eta AHT eraikitzen hasi dira. Abadiño txikitzen hasi dira”, salatu dute antolatzaileek, ohar baten bitartez.

Abadiñon ez eze, Luku, Ordizia, Zaratamo eta Basaurin ere lanak hasi direla gogoratu dute. “Eta beste zati batzuetan ere aurrerapausoak ematen badabiltza, nola ez betiko antzera, udan. Baina, gu ez gara isilduko”.

Nabarmendu dute “hormigoizko munstro” horrek “justifikaziorik ez duela”. Azpiegitura horrek ekarriko dituen ondorio “oso larriak” eta “inolako onurak” gogoratu dituzte: “Lurra, natura eta ingurumen zoragarri hau txikituko digu: nork imajina dezake hemen hormigoizko zubi izugarri bat?”.

Ildo horretan, garapen soziala “trabatuko” duela adierazi dute; izan ere, AHTan inbertituko den “dirutza izugarria” ez da prestazio sozialetara bideratuko, “eta posible da, gainera, horiek murriztea”. Gaur egungo trafiko arazoak ez dituela konponduko nabarmendu dute: “ez delako horretarako gai, eta gainera, lurzoruan behintzat trafikoa sortu egingo duelako”. Neoliberalismoaren eta kapitalismoaren “irudi hutsa” dela gogorarazi du AHT Gelditu! Elkarlanak.

AHTak justifikaziorik ez duela azpimarratu du AHT Gelditu! Elkarlanak eta egiteko arrazoi bakarra “ diru publikoa xahutu eta pribatizatzea” dela salatu: “Gu guztion kontura eraikuntza enpresak aberastea”.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Sustapen Ministerioak “inposatutako” obra hau gura ez dutela eta behar ez dutela aldarrikatu dute, asteburuan, Abadiñon batutako herritarrek: “Izan ere, herriaren hitzaren gainetik, herriaren eskubideen gainetik, kosta ala kosta eraiki gura duten munstro bat da AHTa”. Abadiño “suntsitzea”  eta “ezerezean uztea” ez dutela onartuko adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!