Orain aste bi Abiadura Handiko Trena Durangaldeko tartea eraikitzeko lanak Abadiñoko Mendilibar auzoan hasi dituztela-eta, Obrak gelditu, Abiadura Handiko Trenik Ez!! lemarekin abiatuko dute Txanporta plazatik manifestazioa. "Denon artean erokeria hau gelditzea posible dela uste dugu", azpimarratzen du Eskualdeko AHT Gelditu Elkarlanak, "denok elkarrekin Abiadura Handiko Trena geldituko dugu, orain da saoia".

Goiko irudian ageri dena, AHT Gelditu Elkarlanak deituta, zenbait herritarrek atzo egindako agerraldia da: Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak ordu erdiz gelditu zituzten unea.
Elkarlanaren aburuz, egoera larria da, eta horregatik "AHTren aurka dauden talde eta pertsona oro, gazte zein heldu, langile edo langabetu... denak daude zapatu honetan, uztailaren 19an eguerdiko 12:00etan Abadiñon egingo den manifestazion parte hartzera", azpimarratzen dute.