Makina bat ekitaldiz jantzitako egitaraua prestatu dute abuztuaren 2tik 6ra luzatuko diren Gerediaga auzoko Salbadore jaietarako.
Asto lasterketa, bakailao, tortilla zein karta jokoen txapelketak eta Hamabi Harri dantza taldearen saioa izango dira. Egan eta Luhartzek erromeria giroa ekarriko dute Ansorregi, Narbaiza eta Lutxurdiok ez eze, eta doinu gogorragoak Fision Boyz (Abadiño), Sarkor (Gernika) eta Die For This (Bilbo) taldeek. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabi Paya eta Unai Iturriaga bertsolariak, umeen jolasak eta auzo afaria ere izango dira.