Pierburg saritu du ACICAEk

Anboto 2008ko uzt. 15a, 16:16

Automozio sektorearen alde egindako lanagatik saritu dute Pierburg enpresa, Gasteizen izan den Basque Automotive Industry-Bai Topaketan.

Automozio sektorearen alde egindako lanagatik saritu dute Pierburg enpresa, Gasteizen izan den Basque Automotive Industry-Bai Topaketan.

Hirugarren edizioa izan duen honetan, “Euskal Herrian daukan lantokian lehiakortasuna hobetzeko egindako apustu erabakiorragatik” saritu du enpresen atalean Pierburg ACICAEk  (Ibilgailuetako Osagaien Industrien Euskadiko Kluster Taldea), “tokiko sareari eta oro har automozioaren euskal sektoreari emandako babes sistematikoagatik” ez eze.

Francisco García Sanz (SEATeko Administrazio Batzordeko eta ANFACeko presidente eta Volskwagen AGko Batzorde Exekutiboko kidea), Mitsubishi Fuso eta Expansion ere saritu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!