Artzain-txakur txapelketa, bazkaria eta bertso saioa Sankristobaletan

Anboto 2008ko uzt. 10a, 15:17

Hainbat ekitaldiz hornitutako asteburua dute datorrena Abadiñoko Mendiola auzoan, Sankristobal jaien eskutik. Gaur dute San Kristobal eguna.

Hainbat ekitaldiz hornitutako asteburua dute datorrena Abadiñoko Mendiola auzoan, Sankristobal jaien eskutik.

Mez nagusiarekin hasi dute eguna, 11:30ean, eta, jarriana, Abadiñoko ezpatadantzariek eskaini dute saioa. Ogia, gazta eta ardoa banatu ditue 13:00ean. Hala ere, arratsalderako ere eratu dute ekitaldirik. Briska txapelketa hasiko dute, 17:00etan, eta, 19:00etatik 22:00etara triki-poteoa izango da.

Auto klasikoen erakusketa eta Abadiñoko XII. Artzain-txakur Txapelketa izango dira zapatuan, uztailaren 12an, 10:30ean hasita.

Bazkaltzeko hitzordua ere egin dute 14:00etan, eta, arratsaldean, umeen jolasak, pilota partiduak eta tortilla txapelketa izango dituzte. Xabier Paya, Gorka Lazkano eta Miren Amurizak jardungo dute bertsotan, 22:30ean hasita, eta gau giroa, berriz, Luhartz taldeak berotuko du. Bolo txapelketa hasiko da goizaldeko 01:00ean eta 02:00etan, txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte.

Domekan, meza eta ezpatadantzariak izango dira, besteak beste.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!