Estampaciones Bizkaian aurre-akordioa lotu dute

Anboto 2008ko eka. 20a, 11:32

Aurre-akordioa lotu dute Estampaciones Bizkaia enpresako zuzendaritzak eta Enpresa Komiteak, UGT sindikatuak jakitera eman duenez. Enpresak aldarrikapenen %100 onartu du, bai gai sozialei bai gai ekonomikoei dagokionez.

Besteak beste, mugagabeko kontratazioa %90 izatea eta ordutegi malgua lana eta familia bateratzeko arlo sozialari dagokionez, eta, arlo ekonomikoari dagokionez, 2008rako 1.300 euroko igoera lineala — oinarrizko soldatan, 14 pagatan— eta benetako KPI %1,3ko igoera 2009 eta 2010ean, besteak beste. Horrela, bertan behera utzi ditu Enpresa Komiteak ekainerako aurreikusi izan dituen lanuzteak. Enpresako langileek berretsi ondoren egingo da efektibo aurre-akordio hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!