Auto batek emakume bat jo du

Anboto 2008ko eka. 18a, 16:15

Istripu larria gertatu zen, joan zen martitzenean 19:50ean, Traña-Matiena auzoko (Abadiño) Trañabarren kalean.

Istripu larria gertatu zen, joan zen martitzenean 19:50ean, Traña-Matiena auzoko (Abadiño) Trañabarren kalean.

Trenbideko zubira orduko aldapan Opel Corsa markako auto batek errepidea gurutzatzen zebilen 68 urteko emakumezkoa jo zuen. Anbulantzia medikalizatu batek zauritua istripua gertatu zen lekuan bertan artatu zuen eta konorterik gabe larri eroan zuen Galdakaoko ospitalera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!