
ELAko ordezkari Imanol Amondarainek azaldu duenez, maiatzeko nomina ordaintzea eta lan-itunak hiru urteko iraupena izatea eskatzen da — grebaren eraginez galdutako egunengatik—. Horrezaz gainera, egindako eskaerak betetzea. Hau da, gaixotasunagatiko bajak %100 ordaintzea, ordu estrak lurraldeko itunaren arabera ordaintzea eta errelebo-kontratua jartzea.
Soldatan Kontsumo Prezioaren Indizea (KPI) 2,5eko igoera eskatu dute, eta hori aztertzeko prest diren arren, azaldu du, onartezina dela enpresako zuzendaritzak proposatutako KPI 1,4ko igoera.
Legazpiko lantokian 350 langile inguruk dihardute lanean, azaldu dutenez.
Joan zen apirilaren 26an ere proposatu zuen ELAk greba mugagabea egitea, baina, bozketan ez zen onartu, Amondarainek azaldu duenez: “Hala ere, denborak aurrera egin ahala ez da ezer egin eta berriro ere proposamen bi egin ziren: batetik, guk geuk proposatuta, ekainaren 4tik greba mugagabea hastea eta, bestetik, txandakako greba egitea; hau da lehenengo astean, lau orduko lanuzteak egitea martitzen eta egunean, bigarrenean 8 ordu eta 3.ean greba mugagabea hastea”. Lehenengo proposamenak egin du aurrera.