Greban dagoz oraindino Guibeman

Anboto 2008ko eka. 2a, 11:37

Greba mugagabean jarraitzen dute Traña-Matienako (Abadiño) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran. Lankide baten kaleratzea eta langileekiko “errepresaliak” salatzen dituzte langileek, ELA sindikatuak jakin eragin duenez. “Jazarpena” amaitzeko eta kaleratutako langilea berriro hartu dezaten eskatzeko elkarretaratzea egin zuten, joan zen barikuan, ELAko hainbat ordezkarik enpresaren aurrean.

Gogoratu dutenez, “lehenengo hauteskundeetan ELAko ordezkari bat aukeratu gero hiru eguneko greba egin ondoren, enpresa ituna lortzean hasi zen jazarpena”. Lan baldintzak  hobetzen zituen ituna lotu zuten 2007rako.

Enpresak “kaleratzea arrazoitzeko pisuzko arrazoirik” ez duela ematen diote: “Lan kopuruak behera egin duela baino ez; daturik eman barik. Enplegu-erregulazio espedientea planteatzeko proposamenak —langile denak txandakatuz— ez ei ditu konbentzitzen, eta kaleratutako langilea hartuko dutela diote, hilabeteko epean beste bat kaleratzeko eta aurretik greba barri bat ez egiteko konpromisoarekin”. ELAren ustez azalpen bakarra dauka jarrera horrek: “greban daudenen arteko langileak kaleratu gura dituzte”. Maiatzaren 5ean hasi zuten greba.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!