
Talde Independienteko alkatearen azalpenak entzuten izan dira aurreko legengintzaldian Gantza-Zelaietako etxebizitzen egitasmoa abiatu zuten EAJko Udal Taldeko ordezkari bi ere. Ezer baino lehenago argitu zuen Navarro alkateak alderdi horrek abiatutako proiektua dela bere taldeak garatu duena, “hasiera batean kokapenagaz ados ez bazeuden ere, herrian dagoen etxebizitza beharra ezagun dugulako eta irtenbidea eman behar zaiolako”. Muntsaratzen egingo dituzten babeseko 303 etxebizitza, 48 libre eta 112 tasatuen irudia jasotzen dauen maketa aurkeztu dute pleno aretoan, eta egitasmoari buruz Jose Ignacio Fernandez Barandika promotoreak esan duenez, “segurutik ez da izango beste herririk Eukadin Abadiñok besteko etxebizitza eskaintza anitza daukanik”.
Azpimarratu dutenez, hemendik aste pare batera hasiko dira Gantza-Zelaietako inguruaren urbanizazioa egiten -hoditeria sartzen. Oraingo baldintzen arabera, ekaineko KPIren igoera zenbatu barik; hiru logela, garajea eta trastelekua daukan etxebizitza batek 155.000 euro inguruko prezioa izango duela aurreratu dute. Alokairu sozialekoak, berriz, 26 etxebizitza egingo dituzte.