Traña plaza azpian egin nahi du Gobernu Taldeak aparkalekua

Anboto 2008ko mai. 15a, 11:02

Hirigintzako batzordean Gobernu Taldeak egindako proposamena da Traña-Matienan lurpeko aparkalekua egitea Jose Luis Navarro alkateak esandakoaren arabera.

Hirigintzako batzordean Gobernu Taldeak egindako proposamena da Traña-Matienan lurpeko aparkalekua egitea. Jose Luis Navarro alkateak esandakoaren arabera, “oposizioari  Hirigintza Batzordean proposatu dioguna”.  Bertan proposatu dute Independienteek Traña-Matienan benetan aparkamentuen eskaria ote dagoen jakiteko eta eskaera horiek zelakoak diren jakiteko inkesta bat egitea. “Herri batzuetan ez dago aparkatzeko arazorik, biztanle gutxi dituztelako, industriarik ez dutelako edo jasaten duten autoen dentsitatea minimoa delako”, azaldu du alkateak.   “Matiena auzoak aparkalekuen behar handia dauka, auzo industriala delako, jatetxeak dagozelako, etab.”, zehaztu du

Astelehenean ekin dio Gizaker-ek aitatutako inkesta egiteari.  Inkestaren  emaitzak esku artean ditueenean, “berriro ere talde guztiok batzordean landuko dugu gaia”, aurreratu du Navarro alkateak. “Inkestak datu egokiak emango dizkigu, ez dadin hankasartzerik izan”,  eta gehiago be zehaztu gura izan du Navarrok, “inkesta beharrezkoa da guretzat, eta promotorearentzako ere bai”.  Ondoren, inkestaren emaitzek euren ustearekin bat egiten badute, hurrengo proposamena egingo omen dute: Traña plaza azpian lurpeko aparkalekua egitea.  Independienteen proposamen horretan, gutxi gorabehera, 250 plaza inguruko aparkalekua egitea da aurreikuspena.


Oposizinoaren eritzia

“Proiektu hori Gobernu Taldeak atara du txisteratik, aurretik argibiderik eman barik”, esan digu EAJko Axier Garate bozeramaleak. “Jakin badakite beraiek bost direla eta beste taldeen botoak behar dituztela, baina, halan be, ez digute inongo proiekturik aurkeztu”. EAE-ANV udal taldeko bozeroale  Basaurik, “edozein kasutan oso kontuan hartu beharrekoa da, proiektu hori garatzen bada, lur publikoa den eremua esku pribatuetara pasatuko delako, eta guk hori oso presente edukiko dugu”, adierazi digu.
 
Egitasmoa aurrera eramatea erabakitzen bada, “lanei berehala” ekitea itxaroten dutela azaldu digu alkateak. 12 hilabete beharko liratekeela aparkalekua egiteko lanak egiteko.  Udalak konbenioa egitea da Independienteek proposatzen dutena. Eta salneurri orientagarrri batzuk aipatu dizkigu alkateak: bi marrako partzela 12.000, itxitako garajea 18.000 eta birentzakoa 24.000 eurotan.  “Jendeak ez du kontzesinorik gura, jenteak garajea betirako eta jabetzan hartzea gura du”, azpimarratu du alkateak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!