Bigarren edizioa izango du asteburu honetan Durangoko Musika Taldeen Elkarteak bultzatutako Rock Maratoiak. Abadiñoko Udalak, Gaztetxeak eta eskualdeko musikarien elkarteak antolatu dute aurtengoa.
19:30ean hasita, ordu erdiro bakoitzak, Raxfer, Hil Bete, Mutus Liber, Trastorno, Damu Dot, Infernuko Panpinak, The Strikes, Fishion Boyz, Flores de Carton, Ymotek, Namek Planet, Bajo Cero eta Twesday Evenings taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak. Plazan hasiko da Maratoia, esandako moduan, 19:30ean, eta txandaka egingo dute gero, Gaztetxeko eta plazako oholtzetan. Eskualdeko 13 talderen musika entzuteko leku aproposena asteburu honetan, beraz, Abadiñoko Zelaieta ingurua izango da, izan ere, bertan batuko dira Durangaldeko 13 musika talde, eta bertan eskainiko dizkiete euren abestiak eskualdeko musika zaleei, zuzenean.
Iazko arrakasta oinarri hartuta, aurten ere Santrokazak direla aprobetxatuta antolatu dute Durangaldeko musika taldeen topaketa eta, iazko moduan baita ere, bi eszenatokitan banatu dute jaia eta musika.