Talde Independienteko alkatea –Jose Luis Navarro– eta beste bost ordezkari batu dira eguaztenean komunikabideen aurrean, bezperan Abadiñoko EAJ alderdiak eginiko adierazpenei erantzuna ematera. Hain zuzen ere, Abadiñoko Independienteen tadeak prestatutako komunikatua irakurri du Talde Independientearen izenean Serranok, eta orain bi urtera arteko alkatearen kontra ipini zuten salaketaren inguruan jardun du egungo alkate Navarrok.
Sententziaren inguruko baloraziorik ez dutela egingo eta euren taldearentzat “itxitako kasua” dela azaldu dute idazkian, “gaur egun egoera bardinaren aurrean baleude, modu berean jardungo” luketela nabarmanduz. Idazkian azaltzen dutenez, epaitegietan bi urteko instrukzioa izateak eta bere garaian denuntzia tramitera onartu izanak erakusten du nahikoa froga bazegoela Uriarte alkatearen prebarikazioa salatzeko.
Komunikabideen bitartez herritarrei helarazi asmo dietena dierazpenaren amaieran, azkenengo esaldian, Uriarte EAJko alkate ohiari “desiorik onenak opa dizkiogu bere bizitza pribatuan”, adierazten du Talde Independienteak. Martitzenean Bizkai Buru Batzarreko presidente Ortuzarrek esanei erantzunez, baina, “talde Independienteak ezelako lintxamendurik ez duela egin gogorarazi” gura izan diete. Komunikatuan gaineratzen dutenez, Abadiñoko Independienteak taldeak “alkatetza honegaitik eskuratu duela, Abadiñoko herritarrenganako errespetu falta da. Horixe leporatu diote BBBko Ortuzar presidenteari.
Aurreko egunean Zelaietako Txanporta kultur etxean agerraldia egin eben EAJko herriko taldearen eta BBBko presidente Andoni Ortuzarren berben inguruan, honelako lerroak eskaintzen ditu Independienteen komunikatuak: “Ez dogu gogoratzen ez Andoni Ortuzar ez herriko jeltzalerik Uriartek deklaratu zuenean laguntzera joan zenik”.
Iazko maiatzeko udal hauteskudeez geroztik alkate den Jose Luis Navarroren berbatan, “EAJ alderdiak bakarrik utzi zuen Uriarte”. Komunikabideen aurrean, lokalean batutako taldeko ordezkariek eta Toño Serrano alkate-ordeak lagunduta agertu zen Navarro. Hain zuzen ere, Serranok azaldu zuenez, “politiko hauekin, Talde Independientea izateaz geroago eta pozago gaude".