
Ortuzarren ondoren hartu dau berba Uriartek agerraldian eta “egun ona da gaurkoa” izan da bere ahotik lehenengo urten den esaldia. “Abadiñoren eta nire izen ona zikindu dute”, adierazi du alkate ohiak. Epailearen sententzia jakitera emanda, ez duela indemnizaziorik eskatuko azaldu du Uriartek, dioenez, halako gaiekin urduri jartzen delako. Orain alkate eta aurreko legengintzaldian oposizioko bozeramale zen Jose Luis Navarrori zuzendutako berbak izan ditu EAJko alkate ohiak: “Zer egin duen pentsatu dezala eskatzen diot”.
Egungo alkateari eskaria luzatu deutso Andoni Ortuzarrek ere, “barkamena eskatu eta ondorio politikoak atara ditzala” eskatuz; izan ere, Ortuzarren berbetan, “iruzurrean oinarrituta lortu du alkatetza. “Susmo hori hartu liteke”, esan du amaitzeko Bizkaiko jeltzaleen presidenteak.