Eskalatzaile bat erreskatatu du Ertzaintzak

Anboto 2008ko mar. 30a, 15:58

Atxarteko harrobiko hegoaldean zintzilik gelditu den 23 urteko eskalatzaile bat. Osasun egoera onean dago Ertzaintzak erreskatatutako gizona.

Atxarteko harrobiko hegoaldean zintzilik gelditu den 23 urteko eskalatzaile bat. Osasun egoera onean dago Ertzaintzak erreskatatutako gizona.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, bart gauean Abadiñon, eskalatzen ziharduela Atxarteko harrobian zintzilik geratu den gazte bat erreskatatu du. Atxarteko hegoaldean, Proa deituriko gunean, zegoela azaldu dau telefonoz Ertzaintzan 22:30ean. Ezin zuen lekutik mugituko 23 urteko gazteak.
 
Ertzaintzaren Brigada Mugikorra bertaratu da eta 01:45 inguruan erreskatatu dute. Unzillaitz ganetik burutu da erreskatea, mendizalea gune seguru batera eroanez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!