Urte “gogoangarria” izan da 2007a Eroskirentzat. Constan Dacosta presidentearen berbetan, 2006arekin alderatuta %9 hazi da taldea (207 milioi euro lortuz) eta salmentak ere %19 gehitu dira, 7.642 milioi eurora ailegatuz.
Urte “gogoangarria” izan da 2007a Eroskirentzat. Constan Dacosta presidentearen berbetan, 2006arekin alderatuta %9 hazi da taldea (207 milioi euro lortuz) eta salmentak ere %19 gehitu dira, 7.642 milioi eurora ailegatuz.
Hedatze erritmo ez duela baretuko dio Eroskik eta inbertsio ahalegina mantenduko duela; iaz lez, aurten be 600 milioi inguruko inbertsioa aurreikusi du. Aurrerantzean be hedatzeko hainbat ekimen dituztela azaldu du. 2007an 169 supermerkatu berri zabaldu zituzten.
Urrian Capraboren %75 eskuratu izanak emaitzetan eraginik izan duela azaldu du Dacostak, erosketa horri esker supermerkatuen arteko lidergoa bermatu dute-eta. Herrialde Katalanetan eta Madrilen zeukan presentzia areagotu du Eroskik: “Ezusteko erabakia, baina, aldi berean, erabakiorra izan zen”. Eroskik lortutako irabazien herena horri esker etorri da. Langile kopuruan ere izan du eraginik erosketa horrek.
Eroskiko lantaldera pasatu dira Capraboko 15.000 langile. Era berean, 2.634 postu berri sortu ditu taldeak; 2006an baino %7 gehiago. Gaur egun 50.500 lagun inguruk egiten dute lan Eroskin. 2007aren amaieran, 13.331 bazkide zituen supermerkatuen taldeak. Dibertsifikazioaren aldeko apustua nabarmendu du Dacostak, sakeleko telefonoen merkaturako jauzia aitatuz.