Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan igo egin da langabe kopurua otsailean. INEM enplegu bulegoak emandako datuen arabera, 2.753 pertsona gehiago dagoz lanik bakoen artean izena emanda, eta zerbitzuen sektorean eragin du gehien; sektore horretako 1.942 lagunek eman zuten izena INEMen.
Urtarrilarekin alderatuta, %2,6 igo da langabezi-tasa Hego Euskal Herrian. Bizkaian dago langabezi-tasa altuena: %9,04ra ailegatu da otsailean; 1.246 bizkaitarrek galdu dute lana. Araban %7,81ekoa da langabezi-tasa, eta Gipuzkoan, berriz, %7,54koa.