Bi gol sartu zituzten bai abadiñarrek bai durangarrek, eta horretan bukatu zen lurraldeko lehen mailako Durangaldeko derbia.
Emaitza merezitakoa izan zen bi taldeentzat. Andonik abadiñarrak aurreratu zituen lehen zatiko 25. minutuan, eta horrek indarra eman zien abadiñarrei; horretan geratu zen lehen zatia. Aldageletatik bueltan, ordea, Zalduak erreakzionatu egin zuen eta 56. minutuan etorri zen Zaldibarkoen lehen gola. Estrategia jokaldi batean etorri zen eta Anerrek sartu zuen. Ia hamar minutu pasatu zirenean, antzeko jokaldi baten egin zuen Zalduak bigarrena. Eihar izan zen oraingoan golegile eta alboko sake bat errematatuz egin zuen gola.
Abadiñarrak, orduan, berdinketarako golaren bila joan ziren eta azkenean Robsonek binakoa jarri zuen markagailuan. Azken minutuak, baina, itsusi samarrak izan ziren. Protestak izan ziren area barruan eta ez zen adiskidetasunez bukatu partidua. Hala ere, azken emaitza merezitakoa izan zen bi taldeentzat.
Abadiño, horrela, hamahirugarren kokatu da sailkapenean eta Zaldua zortzigarren. Lehen mailako hirugarren taldeak, Iurretakok, irabazi egin zion Atxulaurri. Xabiren gol batek eman zien garaipena iurretarrei, eta sailkepenean distantziak murrizteko balio izan zien garaipenak. Bigarren zatiko lehen minutuetan etorri zen iurretarren gola.
Bigarren mailan, Berriz Bk eta Ezkurdik derbia jokatu zuten eta bana bukatu zen partidua. Lehen zatian Ezkurdi aurreratu zen, Markelen gol bati esker, eta bigarren zatiaren lehen minutuetan etorri zen Berriz Bren gola.