ONCEk, El Trebol instanteko loteria joko berriaren bitartez, 3.000 euroko saria eman du Abadiñon.
Eroski saltoki handian erakunde horrek daukan postuan saldu zen saritutako boletoa. Hazkatzekoen artean dago El Trebol, eta 50 zentimoko boleto batekin aukera ematen du 3.000 euro arteko saria eta beste hainbat txikiago lortzeko.