AHTaren aurka daudela “argi” utzi gura izan dute: “Horretarako pisuzko arrazoi piloa daukagulako; gure herriak ez duelako ezaugarri horietako azpiegiturarik behar”. Nabarmendu dutenez, “horixe adierazi zuten atxondar eta elorriarrek herriotan egindako galdeketetan, eta horixe adieraztera bultzatu gura ditugu herritar guztiak”.

Zornotza, Durango, Izurtza, Atxondo, Iurreta, Abadiño eta Elorrion AHTak kaltetu eta desjabetuko dituenen artean informazioa zabaltzeko Abadiñon deitutako batzarra amaitu ondoren egin zuten agerraldia. “Informazio egiazkoa eta egokia zabaltzen ahalegindu gara herri mugimendu eta udaletatik, eta kanpaina horren barruan desjabetuak izango diren herritarrak informatu gura izan ditugu; AHTa zer den, zer eragin izango duen eta dituzten eskubideak azalduz”.
Salaketa Astea
Bestalde, Durangon Salaketa Astea eratu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak. Gaur, otsailaren 21ean, Tabiratik Aldalotorre baserrira kalejira egingo dute 18:00etan, eta tartean zuhaitzak landatuko ditue. Bihar, berriz, otsailaren 22an, Durangoko elkarlanaren web orrialdea aurkeztuko dute Plateruenean. Elkarretaratzea ere egin zuten atzo.