AHTaren eraginez kaltetu edo desjabetuak izan daitezkeneri zabaldutako batzarra

Anboto 2008ko ots. 15a, 11:03

Zornotza, Durango, Izurtza, Atxondo, Iurreta, Abadiño eta Elorrion AHTaren egitasmoak kaltetuak edo desjabetuak izan daitezkeenei zuzenduta batzarra eratu dute zapaturako, otsailaren 16rako, Abadiñoko Txanporta kultur etxean.

Zornotza, Durango, Izurtza, Atxondo, Iurreta, Abadiño eta Elorrion AHTaren egitasmoak kaltetuak edo desjabetuak izan daitezkeenei zuzenduta batzarra eratu dute zapaturako, otsailaren 16rako, Abadiñoko Txanporta kultur etxean.

Durangaldeko hainbat udal eta elkartek AHTa gelditzea eskatu dute, “gizartean horren beharrezkoa den garraio eta mugikortasunari buruzko eztabaida gauzatu ahal izateko. Eta, horren harira batzar informatiboa eratu dute; 10:00etan izango da.

Udal eta elkarteok “makroproiektu” horren inguruan duten informazio guztia herritarrei helarazteko saiakeran dihardutela azaldu dute , eta horien artean egin gura dute batzarra: “kaltetu zuzenak izango direnei, proiektua zer den, zein ezaugarri dituen, desjabetze prozesua zertan datzan eta lurjabeen eta udalen eskumen eta eskubideak zeintzuk diren azaltzeko”. Horretarako gaian adituak diren abokatua eta teknikoa izango dira Abadiñon, jakin eragin dutenez.

“Herritar informatua AHTaren aurka dagoen herritarra delako, AHTaren aurka gauden herritarrak gero eta gehiago garelako eta geroz gehiago garenez gelditzea posible delako”, parte hartzera deitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!