Ogia bedeinkatuko dute Urkiolan San Anton egunez

Anboto 2008ko urt. 10a, 13:53

San Anton Zaharraren edo negukoa legez ere ezagutzen denaren eguna ospatuko da, urtarrilaren 17an, Urkiolan. Baserritarren eta abereen jagolea da Urkiolako lehenengo zaindaria, eta ohitura da ogia eta barazkiak bedeinkatzea.

Meza nagusia 12:00etan da, Ekuadorren misiolari diozesar Xabier Eskauriatzak gidatuta; 13:00etan eta 18:00etan ere izango dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!