Bikotekidea jotea leporatuta gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Abadiñon. Bikotekideari ostikoak eta kolpeak jotzea egotzi diote.
Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Abadiñon, bikotekideari ostikoak eta kolpeak jotzea egotzita.
Atzo goizean izan zen gertaera. Emakumeak
etxetik alde egitea erabaki eta bazihoala jo zuen gizonezkoak. Halaxe azaldu dio Ertzaintzari biktimak. Emakumeak
lortu zuen etxetik irtetea, eta orduan deitu zion Ertzaintzari.
Poliziak etxean bertan atzeman zuen ustezko erasotzailea.
Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan zuten, arta zezaten.