ANBOTO astekariak Artetsu saria jaso du

Anboto 2007ko abe. 6a, 08:47

ANBOTOk azokako egunetan Euskal Dendaren jarraipen informatiboa egin izana saritu nahi izan dute Arbasoko kideek. EITBk, Mañariko Udalak, Haserre Nago plataformak eta Ramon Adurizek ere Artetsu saria jaso zuten atzo, 19:30ean San Agustinen egin zen ekitaldian.

ANBOTOk azokako egunetan Euskal Dendaren jarraipen informatiboa egin izana saritu nahi izan dute Arbasoko kideek. EITBk, Mañariko Udalak, Haserre Nago plataformak eta Ramon Adurizek ere Artetsu saria jaso zuten atzo, 19:30ean San Agustinen egin zen ekitaldian.

Arbaso artisau elkarteak merkatu plazan antolatzen duen Euskal Dendak egunotako egitarauaren barruan bere lekua egitea lortu du. Arbasok 10 urte bete zituenean, orain urte bi, Artetsu sariak sortzea erabaki zuen ekimen hau bultzatzen laguntzen  dutenek errekonozimendua izan dezaten. Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, "beste komunikabide batzuek baliabide gehiagorekin ez diote artisau azokari jarraipenik egiten, eta ANBOTOn aldiz, urtero Euskal Dendak txoko berezia izaten du". EITBk ere komunikabideei eskainitako saria jaso du Baserria, 1907 saioa prestatzeko Arbasora jo dutelako.

Gainerako irabazleak

Egurra lantzerakoan duen trebetasuna erakusten jarraitzen du Roman Adurizek Euskal Herriko azoka guztietan. Bere ibilbide profesionala gogora ekarriz artisau honek ere Artetsu saria eskuratu du.  Haserre Nago artisauen plataforma ere sarituen artean izan zen.  Euskal Herri osoko 35 sortzaile,   artisautzaren irudi duin bat aldarrikatzeko helburuagaz batu dira eta arbasokoek ekimen horri babesa emon gura izan diote.  Izen horregaz, erakusketa ibiltaria antolatu dute eta azokan ere merkatu plazan ikusgai dugu. Mañariko udaleko ordezkariek ere artisau elkartearen saria jasotzera hurreratu ziren. Udalak banatzen dituen opariak aukeratzerakoan Arbasori enkargua egiten diote. "Udaletxe txiki bat den arren, eskuz egindako produktuak oparitzeko guregana jotzen du. Udal handiagoek ere adibide hau jarraitzea ez legoke txarto. Artisautza bultzatzeko instituzinoek egin dezaketen ahaleginen artean, horrelako ekimenak eskertu gura ditugu", adierazi dute artisauek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!